Entradas

Barrokoa ulertzen.

Imagen
Aste honetan Laugarren mailako ikasleek Antonio Vivaldi eta Francesca Cacciniren inguruko informazioa jaso izan dute. Gelan entzunaldi batzuk egiteko aukera izan dugu baina etxean zerbait entzun nahi baduzue hemen dituzue jarri ahal dituzuen adibide batzuk .  

Txirulaz mintzo

Kaixo guztioi.   3. mailako ikasleek gogor dabiltza txirularekin. Momentuz bi abesti ikasten ari dira. Gure helburua hiru nota ikastea da, sol, la eta si. Gehiengoa lortu dute, batzuk nota guztiak ikasi dituzte. Abestiak etxean praktikatzeko bideo hauek erabili ditzakezue. Amazone: Si eta la notak praktikatzeko. https://www.youtube.com/watch?v=uye_AqTbk00 Ballade: Si, la eta sol notak praktikatzeko. https://www.youtube.com/watch?v=GXgGawGO0PM Bi abesti hauek oso egokiak dira nota hauek ikasteko. Erresak eta musika aldetik aberatsak.  

5.mailakoen musikarien lanak!

Imagen
Badira aste batzuk 5.mailako neska-mutilak beraien musikari/abeslari/musika talde gogokoenen lanak aurkeztu zizkigutela! Begira zelako lan politak!

4.maila: AC/DC Back in black

Imagen
Gaur, 4.mailakoekin, AC/DC taldearen "Back in black" abestia, perkusiozko instrumentuekin interpretatzen hasi gara.  Begira zein ondo egiten duten!!

EMAKUMEAREN EGUNA

Imagen
Martxoaren 8an Emakumearen eguna ospatzen dela eta, hainbat jarduera egiten ibili gara aste hauetan:  Euskal Herriko eta munduko emakume musikari batzuk landu ditugu besteak beste eta ikasgela kanpoko hormak ere polito utzi ditugu apaindurik!

4. MAILAKOAK KOTZERTU DIDAKTIKO BAT IKUSTERA JOAN GINEN EUSKALDUNA JAUREGIRA!

Atzo, Martxoaren 1ean, 4.mailakoak Euskalduna Jauregira joan ginen! “PLUS” en istorioa kontatu ziguten, ipuin musikatu bat ikusi genuen, biola, biolontxeloa, tronpa, tronboia, zeharkako txirula eta perkusiozko hainbat musika tresna jo zizkigutelarik! Gainera, Getari, ikastetxeko antzerkiko irakaslea ibili zen narratzaile lanak egiten! Hura bai sorpresa!!! Eguraldi bikaina egin zuen eta asko disfrutatu genuen ikastetxetik, Euskalduna Jauregira egin genuen paseotxoa!